miércoles, 16 de enero de 2008

MARIASUN LANDA IDAZLEA ELKARRIZKETATUKO DUTE GAUR ETB1EKO “SAUTRELA” SAIOAN

Festa aldameneko gelan izenburua du Mariasun Landak (Errenteria, Gipuzkoa, 1949) helduentzako idatzi duen lehenengo liburuak. 1969ko urritik 1969ko irailera bitarteko denboraldia hartzen duen autobiografia literarioa da liburua, gaztelaniaz idatzia eta Jesus Lasak euskaratua. Landak liburu horren inguruan eta beste hainbat gaiz hitz egingo du gaur ETB1eko Sautrela literatur saioan (14:40). Astelehenean gauerdian errepikatuko dute programa. Atal berean, idazlearen irudiaren inguruko erreportajea emango dute. Honako galdera honi erantzuten saiatuko dira: Nola agertzen dira idazleak hedabideetan?.
Datorren astean Sautrela-n Fernando Rey itzultzailea gonbidatuko dute. Euskadi literatur saria jaso berri du Reyk, Antonio Tabucchiren Sostiene Pereira eleberriaren itzulpenarengatik. Bestalde, Monika Etxebarriarekin batera Orhan Pamuk turkiarraren Kar eleberri politikoa euskaratu du. Programa berean, erail dituzten idazleen inguruko erreportajea prestatuko dute Jon Benito eta Xabier Gantzarain saioko gidoilariek.
Bi aste barru, berriz, aste honetan Durangoko Azokan grabatu duten erreportajea ikusi ahal izango da. Uxue Alberdi eta Beñat Sarasola idazle hasiberriekin batera joan dira Durangora. Gazteagoak zirenean irakurle moduan azoka nola ikusten zuten eta orain idazle direla zer iritzi duten azalduko dute. Aulki bat elurretan narrazio liburua argitaratu du Alberdik, eta Kaxa huts bat poesia liburua Sarasolak. Saio berean Rafael Chirbes idazlea elkarrizketatuko dute, Crematorio eleberriaren harira.

No hay comentarios:

Antton Irusta ipuin Kontalari bizkaitarra, Areetako ikastola batean

Ipuina