miércoles, 16 de enero de 2008

IDAZLEEN IRITZIAK

“ Nik uste dut berdinak direla sinboloak eta mundua sentitzeko sakontasuna. Sinboloak formulatzeko eran, hor dago aldea. Helduentzat modu arrazionalizatuagoan formulatzen ditugu eta haurrentzat, berriz, izpirituaren askatasun gehiagorekin. Baina sinboloa berbera da”.
J. K. IGERABIDE

“Kontua da literatura ona bada, kalitatezkoa, ez duela adinik”.
J. ITURRALDE

“Helduen literaturak eta gazteenak ez dute bata bestearekin zerikusirik. Helduentzat idazten duzunean beste hainbat gauza hartzen dituzu kontuan; idazkera diferentea da, metafora eta sinboloak ere diferenteak dira, baita kontatzeko modua ere… Bi mundu diferente direla uste dut baina azken finean inportantea zera da, zerbait kontatzea eta modua bigarren mailako kontua da”.
FELIPE JUARISTI

“Esparru honetan gabiltzanok haur literatura autonomoa, berezkoa, haurrei zuzendua eta helduen literaturaren ezaugarri guztiak gordetzen dituena dela defendatu beharko genuke. Beraz, desberdina da hartzaile berezia duelako eta horrek idazlana baldintzatzen du”.
MANU LOPEZ GASENI

No hay comentarios:

Antton Irusta ipuin Kontalari bizkaitarra, Areetako ikastola batean

Ipuina