miércoles, 16 de enero de 2008

“IPUINA DA HAURRAREN BITAMINA AFEKTIBOA”

Antton Irustak ipuin emanaldi bat bukatzen duen bakoitzean, bertan entzuten dauden gurasoei eskari bat egiten die, gauero haurrak ohera sartu eta ipuin bat kontatzeko eskatzen dienean, gogo onez egiteko, zeren eta ipuinek, duten liluraz gain, bitamina berezi bat baitute, indarrak eta gogoa berpizten dituena, kezkatzen gaituena gainditzeko adorea ematen diguna.
Hamasei urterekin hasi zen ipuin-kontalaritza lantzen eta geroztik milaka umeri banatu die ilusioaren eta maitasunaren bitamina hori. Muskizen ospatu berri den Euskararen Astean partaide izan dugu Antton eta Ikastolako umeek ere bere ipuinen liluraz gozatu zuten.
Ipuin-kontalaritzaren funtzio sozialaz doktore tesia egiten ari da, irakasle dihardu, ipuinak kontatzen ditu herriz herri eta geratzen zaizkion ordu libre apurretan liburu bat edo beste ere idatzi du.
Telebistak laburtu egin ditu familietan afalosteko mahainguruak, gaur ez dago baserrietan ere behekosurik eta eguna eta gauaren arteko mugak galdu du behinola zuen magia. Artazuriketarik edo hitz-aspertuak egiteko txolarterik ez dagoen garai honetan, Antton-en liburuek ipuinak berreskuratzen laguntzen digute.
"Kontalaria" izenekoan ipuin zahar berrituak topatuko ditugu. "Katxin" liburuan baserrian aitittarekin bizi den mutikoak herrira jeitsi eta ikastolan ezagutuko dituen lagun berriei tradizioan oinarritutako jakintza apala erakutsiko die. Azken liburuan, "Luki barrabasa", ixtorio zaharrak berpizten saiatu da Antton.

No hay comentarios:

Antton Irusta ipuin Kontalari bizkaitarra, Areetako ikastola batean

Ipuina