domingo, 20 de enero de 2008

LIBURU ZERRENDA

Ez dakizu ze liburu oparitu? Hona hemen liburu zerrenda luze bat adin ezberdinetarako.

· 0-2 urte bitartean
- Kras-kras krokodiloa
- Gabon hartzatxoa
- Gure umetxoa
- Ikasi alfabetoa jostatuz
- Munstroak nonahi
- Ahatea, antzara, txerria eta otsoa
- Etxea nahi zuen elefantea

· 2-4 urte bitartean
- Hiru txerrikumeak
- Zazpi antxumeak
- Kipulak
- Kattalin udan
- Tulipan txikia
- Suhiltzailearen hankak
- Berakatz zopa
- Buru ehiztari
- Egun bat hondartzan
- Loreren beldurrak
- Baserriko abereak
- Untxikumeak baserrian
- Pirata zaharra
- Txori-katua
- Xomorrotxoak
- Zeu gidari!

· 4-7 urte bitartean
- Amaia mendian
- Amaia eta tutua
- Bobi bota
- Teo-ren bilduma
- Ibai-ren bilduma
- Hontz txikia
- Pinotxo
- Zientzia xumea
- “El barco de vapor” saileko liburu zuriak
- Pirritx eta Porrotxen bilduma
- Urrezko giltza
- Adio, Jonas
- Kamile. Aita eta ama ez daude haserre
- Mattin parrat
- Marrazkitan blai
- Sekretuak belarrira
- Gure amona Lutxi
- Itsasoak ihes
- Itsasargia
- Hau al da benetako giza bidea?

· 7-9 urte bitartean
- Nikolas txiki
- Xola eta lehoia
- Eta zer? bilduma
- El barco de vapor saileko laranja kolorekoak.
- Triste nago
- Pirritx eta Porrotxen bilduma
- Rosa caramelo
- Suge dragoitxo
- Ipuin klasikoak (Txanogorritxo, Hiru txerrikumeak, Hamelingo txirularia…)
- Martarentzat eskutitza
- Aisha eta tximeleta zuria
- Ipuinak animaliekin
- Jostun kementsua
- Zomorro gaizto maitagarria
- Supositorioak otsoarentzat
- Carlota jarroiaren atzean izkutatu zenean
- Gurpil gainean nabil
- Nire herriak ostadarraren koloreak ditu
- Pako fakirra eta Zokomokordo
- Txerrikume pirata
- Ttantto
- Sudurretik txintxilika

· 9-12 urte bitartean
- Harry Potter
- Mafalda
- Gabai
- Tintin
- Munduari bira 80 egunetan
- Manolito laubegi
- Mortadelo eta Filemon
- Hotzikarak bilduma
- El barco de vapor saileko laranjak
- Kika supersorgina
- Momo
- Bihotz hausarta
- Bostak
- Snoopy
- Judy Moody
- Nire hiriko poemak
- Zaku bete hauts
- Zergatik bizi sa basoan Txanogorritxoren amona?
- Hogeitasei urte geroago
- Lesterren logika
- Noeliaren arka
- Otto
- Perfektuak
- Hegoaldera
- Zanbuloko zonanbulua
- Matilda
- Hortzak galtzen dituen kantaria
- Indianoaren etxea

· 12 urtetik aurrera
- Ispiluen gainean lotan
- Ostegunak
- Ostiralak
- Lehen amodioa Suedian
- Amodioaren gazi gozoak
- Michael Enderen liburuak (Istorio amaiezina…)
- Ipuin batean bezala
- Ostadarra sutan
- Zer duzu Nuria?
- Margolaria
- Hiru ahizpak
- Eragon
- Eztia eta ozpina
- Sute handi bat ene bihotzean
- 35 kilo esperantza
- Asmatu nor naizen
- Atearen atzean
- Bideak, aldapak eta bihurguneak
- Biurriak
- Carlotaren egunkari urdina
- Eraztun ospetsuaren arrastoa
- Euskaldunon mundua ihizpe
- Hil ala bizi
- Inork ikusi ezin duena
- Iturrino handia
- La Habana

Taula


Taula honek ipuin irakurleen kopurua adierazten du.

jueves, 17 de enero de 2008

LEHOIA ETA SAGUA

Behin batean, lehoia lurrean etzanda zegoen, luze-luze eginda, lo egin nahian. Eta sagua gainetik zebilkion zirikatzen, txintxan. Lehoia sagua buztanaz uxatzen saiatu zen. Saguak ekin. Lehoiak purrustada batzuk egin zituen. Alferrik. Lehoiak, azkenean, erpekada batez harrapatu zuen sagua.
Ahora sartzekotan zegoela, saguak barkamena eskatu zion:
- "Mesedez, faborez, arren, enazazu jan! Ni hain nimiñoa izanda, etzara asetuko. Gainera agian nire laguntasuna beharko duzu egunen batean."
- "Sagu batek niri lagundu? Ja, ja."
Lehoiari arrazoi barregarria iruditu zitzaion eta barkatu egin zion.
– "Tira, alde hemendik!"
Saguak eskerrak eman eta ziztu bizian aldegin zuen, lehoia damutu baino lehen.
Handik egun batzuetara, lehoia ehizan zebilela tranpa batean, sare batean, kateatuta gelditu zen. Han zegoen oihaneko erregea askatu ezinik, gixajorik gixajoenaren antzera, ezertarako gauza etzela. Amorratuta eta erabat etsita, lehoiak oihu ikaragarri bat egin zuen, oihana dardarka jartzeko adinakoa. Atera kontuak nolakoa izango zen: oihartzunak berak ere belarriak mindu egiten zituen.
Oihua entzun eta.. etzen ba sagua ingurura etorri! Sagua sareari haginka hasi zitzaion bere hortz txiki eta zorrotzak erabiliz. Orain sokatxo bat apurtu, gero beste bat, gero beste bat eta azkenerako lehoia askatu zuen. Hura lehoiaren poza! Lehoiek berez dute aho galanta ezta?, ba ikustekoa zen lehoi haren irribarrea! Pozik egonda ere beldurra ematen zuen haren ahoak.
Sagua ez, sagua etzen beldurtu.
- "Esan nizun behin, ni askatzea zure onerako izango zela. Ni aske utzita asmatu egin zenuen. Indartsuenari ere makalaren lagun izatea komeni zaio".
Lehoiak arrazoia eman zion. Ikustekoa zen! Katu otzan baten antzera mugitzen zuen buztana eta lehengo orroeak edo purrustadak egin beharrean:
- "Aii, Nire sagutxo kuttuna! Etorri nirekin ene maitea!"

BREMENGO MUSIKARIAK

Errotari baten astoak bizitza osoa eman zuen irin zakuak lepoan hartuta hara eta hona. Lan eskerga egin zuen errota hartan, bai, baina zahartzaroa iritsi zitzaionean errotariak, zeken halakoak, oso gaizki tratatzen zuen. Horregatik astoak alde egitea erabaki zuen:
- "Bremenera joango naiz eta han musika ikasi eta musikari lanetan arituko naiz"
Bide bazterrean txakur bat aurkitu zuen. Belarriak behera begira zituen, triste.
- "Zergatik zaude hain triste?", galdetu zion astoak.
- "Zahartuta nagoenez eta ehizan ezin dudanez, nagusiak etxetik bota nau"
- "Etorri nirekin".
Eta elkarrekin joan ziren. Pixkat aurrerago katu bat aurkitu zuten, hura ere kopetilun.
- "Zaharraren zaharrez, saguak harrapatzeko ere ez naiz gai, eta etxekoandreak ito egin nahi nau".
- "Erdu gurekin!"
Ordurako hiru ziren taldean. Aurreraxeago oilar bat aurkitu zuten egoera berean: "zatoz gurekin Bremenera" eta lauko taldea osatu zuten.
Ilunkaran etxe bat ikusi zuten. Hurbildu, leihotik kuku egin eta..... lapur taldea bertan! Baina ez pentsa gero animaliak beldurtu zirenik!.
- "Ederra etxea!", pentsatu zuten "Hemen bai gustora biziko ginatekela".
Eta berehala etxe hura eskuratzeko modua asmatzen jarri ziren. Azkenean bata bestearen gainean jarri, laurak batera zarataka hasi eta holan uxatu zituzten lapurrak. Animaliak etxe barrura sartu ziren.
Lapurrak, ordea, etziren oso urruti joan eta euretariko bat bueltatu egin zen etxean nor zegoen ikustera. Ilunetan sartu zen. Lapur gaixoa! Etzekien nolako harrera egingo zioten! Oilarrak kukurruku ozen bat egin zion belarrira, katuak erpeka, txakurrak izterrean kosk eta astoak ostikada handi bat jo zion. Lapurrak minduta eta izututa aldegin zuen.
- "Sorgin bat dago etxe horretan!", esan zien oihuka taldekideei. "Goazen hemendik! Goazen albait arinen".
Bremenera bidean zihoazen lau animaliak etxe hartan bizitzen geratzea erabaki zuten, hain zeuden gustura!

miércoles, 16 de enero de 2008

ZERGATIK EZ DUEN ILARGIAK JANTZIRIK

Behin batean Ilargiak, amarengana hurbildu eta, hauxe esan zion:
- "Aizu, amatxo, soineko bat eduki nahi dut. Lurreko biztanleek erabiltzen dituztenak bezalako soineko bat eduki nahi dut".
- "Ongi da, alabatxo -erantzun zion amak- Zoaz jostunarengana eta esaiozu neurriak hartzeko".
Joan zen, bada, Ilargia jostunaren etxera. Hark neurriak hartu zizkion eta handik bost egunera itzultzeko eskatu zion. Bost egun igarota, han joan zen Ilargia jostunaren etxera lasterka bizian. Soinekoa janzten hasi zen baina ezin: laburregi eta estuegi zeukan.
- "Dirudienez, erratu egin naiz", pentsatu zuen jostunak bere arterako, eta neurriak hartu zizkion berriro.
- "Itzuli bost egun barru"- esan zion Ilargiari.
Ilargia bost egun geroago itzuli zen, soinekoa jantzi eta berriro gauza bera gertatu zitzaion: laburregi eta estuegi zeukan.Jostunak berriz ere neurriak hartu, handik bost egunera itzultzeko eskatu eta, beste barik, lanari ekin zion. Bost egun haiek igaro ziren. Jostunak soinekoa amaitu zuen baina Ilargia bere etxera sartzen ikusi zuenean....... ez zuen jantzi beharrik izan: bazekien ez zuela sekula ondo edukiko, une hartan Ilargia gazta bezain biribila baitzen.Jostuna etsita zegoen erabat:
-"Ezin dizut soinekorik egin, Ilargi, orain laurdena, gero erdia eta ondoren osoa zaudelako. Neurri asko hartu arren inoiz ez duzu soinekoa ondo edukiko"
.Horrexegatik geratu zen Ilargia soinekorik gabe eta horrexegatik dago oraindik ere biluzik.
Dena dela Ilargia, soinekoarekin edo gabe, beti eder.

ARTZAIN BATEN BETAURREKOAK

Igandero Elizara joaten zen artzain batek ohartu zuen herriko irakaslea betaurrekoak inoiz kendu gabe ibiltzen zela eta, benaz oldoztu ondoren, honela zion:
— Ez dut ezbairik: Irakasle hori betaurrekoak dituelako izango da herri honetako irakurlerik azkarrena.
Eta besterik gabe, erabaki zuen berak ere erostea.
Joan zen bada egun batean Donostiara. Bakar-bakarrik kalerik kale, jo horra eta jo hona, luzaro ibili ondoren, jo zuan noizbait betaurrekoak saltzen ziren denda batean.
Gelditu zen ate ondoan, eta deitu zuen indartsu:
— Eup! hemen saltzen al dira betaurrekoak?
— Bai gizona: zatoz aurrera — erantzun zioten — Hona hemen ugari eta merke.
— Merke nahi garesti: behin honaino ezkero ez naiz itzuliko erosi gabe.
— Hona hemen izparringia, eta ikusi ezazu zeinekin irakurtzen duzun hobeto.
Jarri zuan bat, eta izparringiari goitik behera begiratu ondoren, honela zioen:
— Ez dut batere irakurtzen.
— Ikusbide laburra al duzu?
— Laburra! Ez jauna, ez. Nik Aizkorriko muturretik zenbatzen ditut Ernion aurkitzen diren ardiak.
— Tira ba honekin.
Jarri zuan beste bat, honen ondoren beste bat; eta horrela bana-banaka ikustatu zituen mota guztietako betaurrekoak, leiarrak ondo garbituaz; baina alperrik, ezin zuen irakurri.
Gogait egin zuen dendariak, eta galdetu zion artzainari:
— Zuk badakizu gero irakurtzen?
— Alajaina! Irakurtzen baneki ez nuke betaurreko beharrik!

BLASEN IPUINA

- Blasen ipuina kontatzerik nahi?
- Bai!
- Bazen behin Blas eta kaketan plast!

- Petraren ipuina kontatzerik nahi?
- Bai!
- Bazen behin Petra, ipurdian bost letra.

- Nikolasen ipuina kontatzerik nahi?
- Bai!
- Bazen behin Nikolas, jan eta jolas.

- Batixtaren ipuina kontatzerik nahi?
- Bai!
- Bazen behin Batista, apaiz eta organista.

(A.Lertxundi: Ipurdian bost letra. Haur literaturaren antologia)

Antton Irusta ipuin Kontalari bizkaitarra, Areetako ikastola batean

Ipuina