Antton Irustak ipuin emanaldi bat bukatzen duen bakoitzean, bertan entzuten dauden gurasoei eskari bat egiten die, gauero haurrak ohera sartu eta ipuin bat kontatzeko eskatzen dienean, gogo onez egiteko, zeren eta ipuinek, duten liluraz gain, bitamina berezi bat baitute, indarrak eta gogoa berpizten dituena, kezkatzen gaituena gainditzeko adorea ematen diguna.
Hamasei urterekin hasi zen ipuin-kontalaritza lantzen eta geroztik milaka umeri banatu die ilusioaren eta maitasunaren bitamina hori. Muskizen ospatu berri den Euskararen Astean partaide izan dugu Antton eta Ikastolako umeek ere bere ipuinen liluraz gozatu zuten.
Ipuin-kontalaritzaren funtzio sozialaz doktore tesia egiten ari da, irakasle dihardu, ipuinak kontatzen ditu herriz herri eta geratzen zaizkion ordu libre apurretan liburu bat edo beste ere idatzi du.
Telebistak laburtu egin ditu familietan afalosteko mahainguruak, gaur ez dago baserrietan ere behekosurik eta eguna eta gauaren arteko mugak galdu du behinola zuen magia. Artazuriketarik edo hitz-aspertuak egiteko txolarterik ez dagoen garai honetan, Antton-en liburuek ipuinak berreskuratzen laguntzen digute.
"Kontalaria" izenekoan ipuin zahar berrituak topatuko ditugu. "Katxin" liburuan baserrian aitittarekin bizi den mutikoak herrira jeitsi eta ikastolan ezagutuko dituen lagun berriei tradizioan oinarritutako jakintza apala erakutsiko die. Azken liburuan, "Luki barrabasa", ixtorio zaharrak berpizten saiatu da Antton.
Mostrando entradas con la etiqueta berriak. Mostrar todas las entradas

miércoles, 16 de enero de 2008
IPUINAK EZINBESTEKOAK DIRA HAURRAK GIZAKI BEZALA HEZTEKO
Literatur sarien berri dutenek ondo baino hobeto dakite nor den Gustavo Martín Garzo (Valladolid, 1948). El lenguaje de la fuentes liburuarekin Espainiako Narratiba Saria lortu zuen, eta gero, Miguel Delibes eta Nadal sariak eskuratu ditu. Azken golardoa, 2004ko Haur Eta Gazte Literaturako Sari Nazionala, Tres cuentos de hadas idazlanaren bitartez lortu du. Hainbat pertsonaia mitologiko elkartzen dituen liburu hau da, hain zuzen ere, euskarara itzuli dioten lehendabizikoa, Maitagarrien hiru ipuin (Xaguxar-Elkar) izenburupean. "Atsegin eta sorpresa handia izan da niretzat", esan du idazleak.
"Bada beste errealitate bat, gure, ametsez, pentsamenduez eta nahikariez osatutakoa"
"Gizakiak ulertzeko psikologoari galdetu barik, literatura irakurri beharko genuke"
Galdera. Maitagarrien mundua gatazkaz beteta dagoela esan ohi duzu. Zer esan nahi duzu zehazki?Erantzuna. Maitagarriena oso mundu konplexua da, halakoxeak baitira haurrak eta haurren mundua. Haztea gatazkaz beteriko prozesua da. Bestalde, denok nahi dugu irakurtzen ditugun istorioak kezkatzen gaituzten gauzen isla izatea, baita haurrek ere.Horregatik dira horren gatazkatsuak. Horrexegatik agertzen dira beldurrak, estuasunak, inbidiak, handinahiak eta kontraesanez beteriko osagariak. Sentimendu positibo eta negatibo guztiak uztartzen dira.G. Beraz, guztia ez da fikzioa.E. Chestertonek zioenez, maitagarrien ipuinak dira ipuinik errealistenak, gure errealitatea islatzen baitute oso-osorik. Bada beste errealitate bat, gure pentsamenduez, ametsez, nahiez eta nahikariez osatutakoa.G. Mundu onirikoarekin bat egiten duena, alegia...E. Norberaren baitako munduarekin bat egiten duena:gogoaren munduarekin. Gizakia bihotzaren barrenean gordetzen duena besterik ez da. Ildo honetan, ipuinek bizitzari buruzko jakinduria aparta eskaintzen dute. G. Ez dira, beraz, denbora-pasa edo jostaketarako gauza.E. Ez. Heziketarako garrantzi handia dute. Haurraren alderdi emozional eta formatibo sakonak, hein handi batean, ipuinen bitartez mamitzen hasten dira. Ipuinak kontatzea ez da soilik haurrak entretenitu eta lasai edukitzeko modu bat. Ahalegina, adiskidantza, eskuzabaltasuna eta zintzotasuna bezalako kontzeptuak sustatzen dituzten aldetik, ipuinak ezinbestekoak dira haurrak gizaki bezala hezteko.G. Grimm anaiak eta Andersen hartu omen dituzu oinarritzat. Ez al dago gaur egungo erreferentzia berriagorik?E. Bai, baina oso deigarria da, belaunaldiz belaunaldi igorri diren ipuin hauek beren horrexetan irautea, gaur egun ere kontatzen jarraitzea. Horrek ematen digu ipuin hauen garrantziaren neurria.G. Zein da haur-literatura eta helduentzako literaturaren arteko aldea?E. Niretzat elkarrengandik oso hurbil daude. Idazle batentzat garrantzitsuena da kontatu behar duen istorioak beretzat esanguratsua izatea eta bere bizitzan garrantzia duen zerbait jokoan egotea istorio hori kontatzeko ekintzan. Gero, istorio horrek herensugeei, etxejaunei eta maitagarriei buruz hitz egiten badu, zera pentsatzen du: "hobe izango dut hau haurrei azaltzea, ziur asko helduek baino hobeto onartuko dute eta". Orduan nolabaiteko ahalegina egin behar duzu solaskide horrekin egokitzeko, hizkuntza gardenagoa erabiltzeko.G. Horrek ez du esan nahi lan samurragoa denik.E. Beti pentsatu izan dut idazleak edo narratzaileak ez luketela estilorik eduki behar, kontatu nahi duen istorioari zerbitzatu beharko baliokete; egokiena litzateke hizkuntza ahalik eta gardenen horrekin topo egitea, hitzak ez daitezen bera eta kontatzen ari den horren erdian jar. Ildo horretan, gardentasuna eta xalotasunaren bilaketa horretan, gauzarik konplexuenak erarik errazenean esatea litzateke idazlearen helbururik gorena. Hortaz, haur bati ipuin bat kontatzean nork bere buruari jarri behar dion automugaketa hori, funtsean ez zaio kontrajartzen helduentzako idazle gisa dudan izaerari.G. Itzulpenek jatorrizko testuak indargabetzen dituzte?E. Itzulpen-lana oso garrantzitsua da eta, ondo eginez gero, ez du jatorrizkoa indargabetzen. Eta, gaur egun, asko zaintzen da.G. Sari ugari irabazi dituzu. Zein da publikoari zein kritikari atsegin izateko sekretua?E. Ez dakit, halabeharrez gertatu baita. Zorioneko sentitzen naiz eta ez dut guztiz ulertu..G. Urte askotan psikologo jardun zenuen. Zure pazienteek zure liburuetarako ideiarik eman zizuten?E. Funtsean, psikologiak eta literaturak puntu komun asko dituzte, bien erdigunea gizakia baita eta, bereziki, gatazkan bizi den gizakia. Niri dagokidanez, nire literaturzaletasunak eragin handiagoa izan zuen psikologo gisa egin nuen lanean, alderantziz baino. Literaturak gizakiaren osotasuna jakintzaren beste edozein adarrek baino hobeto adierazten duela uste dut. Gizakiak benetan zer diren jakin nahi badugu, psikologiari galdetu baino lehen, literatura-liburuetan begiratu beharko genukeela uste dut.

HAURREN AMETSETARAKO IPUINAK
'Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza'-k eskualdeko idazle eta irudigileek egindako liburua kaleratu du
Ametsetarako hitzak haurrentzako ipuin bilduma aurkeztuko du gaur Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza-k, Markina-Xemeinen. Arduradunen asmoa ekitaldi azkarra, bisuala eta arina egitea da. Eskualdeko hamar idazlek eta hiru marrazkilarik parte hartu dute proiektuan. «Sortzaile asko ditugu inguruan, beraz, batez ere idazle ezagunengana jo genuen; Miren Agur Meabe eta Kirmen Uriberengana, besteak beste. Marrazkilariei dagokienez, Hitza-n aurretik kolaboratu dutenak aukeratu genituen, Bittor Txakartegi, Bea Anitua eta Kaiet Bengoetxea», azaldu duLarraitz Ibaibarriaga Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza-ko zuzendariordeak.
Liburuaren izenburuan hitza berbarekin jolastu dira. Ametsetarako aukera bat delako eta Hitza egunkariaren amets bat aurrera atera dutelako. Gainera, liburuaren azalean neskato bat lotan ageri da.
Ilustratutako hamar ipuinek osatzen dute liburua, bakoitza bere hasiera eta bukaerarekin, hau da, ipuinek ez dute euren artean inongo loturarik. «Ez genien idazleei gairik ipini. Idazle bakoitzak berak nahi izan duen bidea eman dio bere ipuinari», argitu du Ibaibarriagak. Sei urtetik gorako haurrek irakurtzeko zaletasun handia dutela konturatu ziren Hitza-koak, beraz, liburua saltzeko adin tarte egokia iruditu zitzaien. Gainera, 13 urte bitarteko gaztetxoentzat ere liburu egokia izan daiteke, Ibaibarriagaren hitzetan.
HELBURU ZABALEKO EGITASMOA. Egitasmoaren helburua Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza-ren egoera ekonomikoari buelta ematea da batez ere. Baina helburu horri lotuta, oso egitasmo garrantzitsu eta pisuduna jarri dute. Aurten Hitza-ren egoera ekonomikoa nahiko kezkagarria izan dela dio Ibaibarriagak: «Bizkaiko Foru Aldundiak ez du laguntza handirik ematen. Hala, egunkaria sei egunetik bostetan eskaintzen hasteko arriskua zegoen. Hori dela eta, liburuaren ideia otu zitzaigun. Idazleekin harremanetan jarri ginen, eta guztiak prest agertu ziren segituan».
Bestetik, Gabonei begira eta Durangoko Azoka segituan dela ikusirik, liburua aurkezteko garai aproposa zela pentsatu zuten egunkariko lagunek. «Azkenean, oso liburu potolo, mardul eta aberatsa osatu dugu. Opari bezala eta irakurtzeko zaletasunari begira pisu nahikoa duela iruditzen zaigu». Ibaibarriagaren hitzetan, bertako idazle eta marrazkilariek gustura lan egin dute elkarrekin. «Elkarlanean liburu bat osatu dute, eta bide batez Hitza-ri laguntzea eurentzako ere erronka bat izan da».
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza-ko arduradunek eskualdeko ikastetxeekin hitzarmenak egin dituzte egunkariari laguntza emateko. «Bertako ikastetxeetan sei eta hamar urte arteko haurren artean gutxienez liburu bat egotea nahi dugu», azaldu du Ibaibarriagak. Hala ere, oraindik erabakitzeko dago liburua non lortzeko aukera egongo den, «zerrenda osatu nahian gabiltza, liburua nora hel daitekeen erabakitzeko».

“BERRIA”-REKIN, LIBURU BERRIA
Bihartik aurrera eta hamar astez, asteburuetan haur eta gazte literaturako liburu bat eskainiko die erosle eta harpidedunei Berriak, 3 euroren truke erosleei, 2,40 euroren truke harpidedunei. Gipuzkoan eta Nafarroan, bildumako lehen ipuina banatuko da bihar eta etzi, Nemesioren itzala, Pako Aristik idatzia eta Jokin Larreak ilustratua. Araban, Bizkaian, Nafarroa Beherean, Lapurdin eta Zuberoan, berriz, Zuk-Zuk jaunaren alfabeto berria banatuko da, bildumako 2. zenbakia, Bernardo Atxagak idatzia eta Mikel Valverederen ilustrazioa dituena. Elkar argiteletxeak koordinatu du bilduma, eta Jose Luis Zumetak diseinatu du ipuin guztiak batzeko balio duen kutxa ederra. Kutxa hori doan jasoko dute bildumako lehen liburuaren erosleek. Gipuzkoako eta Bizkaiko foru aldundien laguntza jaso du ekimenak.
”ALBONDIGAREN ISTORIOA” HAUR IPUINA KALERATU DU JULEN AZPEITIAK
Debako Udalaren eskutik, Albondigaren istorioa ipuina eman du argitara Julen Azpeitiak. Debako Udaleko Euskara Batzordeak antolatutako Kukurruku! Zer diozu? lehiaketa irabazi zuen Azpeitiak ipuin horrekin. Liburua Miquel Saumellek ilustratu du, eta Debako Iratxo Ezkutuak bilduman kaleratu du Debako Udalak .
EUSKARAZ IRAKURTZEKO ZALETASUNA SUSPERTZEKO EKIMENA GAUR UZTARITZEN
Euskal Kultur Erakundearen ekimenez, Kanbo, Baiona eta Uztaritzeko ikastolek elkarlanean Irakur Truka antolatu dute, euskaraz irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko egitaraua. Gaur goizean, ikasleak hainbat euskal idazlerekin mintzatu ahalko dira, Uztaritzen. Arratsean, ikastola bakoitzeko haur batek ipuin bat irakurriko du, eta Irakurle ona saria banatuko dute.
ARISTI, ITURRALDE ETA LINAZASOROREN HAURRENTZAKO LAN BERRI BANA KALEAN
Miren nunca mais!, Etzi eta Olibia, Risky, Txop Suey eta Mohamed haurrentzako liburu bana kaleratu dute Pako Aristik, Karlos Linazasorok eta Joxemari Iturraldek, Elkar argitaletxearekin. Hiru lan berriak hamar urtetik gorako haurrentzat dira, eta istorio dibertigarriak aurkituko ditu irakurleak. Aristiren liburuan, Miren neskatoa da pertsonaia nagusia. Aitonaren aholkuei jarraituz, hainbat irakurketa egiteko aukera ematen du Miren nunca mais! ipuinak. Aristik irudimena eta bizitasuna eman dio ipuinari.
Linazasororen Etzi liburuak Bruno hamabi urteko mutikoaren eguneroko istorioak dakartza. Izan ere, Brunok ezin ditu beste neska-mutilek egin ditzaketen ekintza asko egin, hainbat gabezia dituelako. Halere, bere gurasoen maitasuna gertu du, eta aurrera egingo du denen laguntzarekin. Bestalde, Iturraldek, lagun talde baten abenturak bildu ditu Olibia, Risky, Txop Suey eta Mohamed ipuinean. Umorezko istorioekin osatu du Iturraldek haurrentzako ipuina.

IMANOL AZKUEK IRABAZI DU LIZARDI HAUR ETA GAZTE LITERATURAKO SARIA
Duela hiru urte bezala, aurten ere, bigarrengoz, Imanol Azkue Ibarbiak (Zumaia, 1965) irabazi du Zarauzko Udalak antolatutako Lizardi saria, euskal haur eta gazte literaturaren arloan garrantzitsuenetakoa. Kea airean bezala narrazioarekin irabazi du oraingoan saria Azkuek, Xabier Etxeberria, Yolanda Arrieta eta Pello Esnalek osatutako epaimahaiak hala erabakita. 3.000 euroko saria eskuratu du irabazleak.
Ipuin sarituaren abiapuntuko egoera «nahiko gogorra da», Azkuek Urola Kostako Hitza-ri azaldu dionez: harrera etxe batean dauden bi anai-arreba. «Lehen pertsonan dago kontatua, anaiaren ikuspuntutik, eta mutilak egoera gogor horretatik irten nahi du, irudimenarekin bada ere ihes egin, orain sentitzen ez dituen gozotasuna eta babesa beste nonbait bilatu».Esaldi batetik abiatuta idatzi du narrazio saritua Azkuek. Honako hau da esaldia: «Aitak beti esaten digu zerura eramango gaituela, 'hemendik irteten naizenean'. Hemen ospitalea da».Aurretik, Lizardi sariaz gain, beste zenbait ipuin sariketa irabazia da Azkue, hala nola Zumaiako Julene Azpeitia eta Ondarroako Augustin Zubikarai sariak, adibidez.Bi liburu ditu orain artean argitaratuak, Erein argitaletxearen eskutik biak: Gaur egun handia da (2003) eta Egunerokoa ez dena(2005). Aurrenekoa duela hiru urte Lizardi saria irabazi zuen narrazioa da. Besteak hainbat ipuin batzen ditu.
Hamalaugarren ekitaldia izan du aurtengoa Lizardi sariak. Irabazi duten idazleen artean, Mariasun Landa eta Bernardo Atxaga daude.

MARIASUN LANDA IDAZLEA ELKARRIZKETATUKO DUTE GAUR ETB1EKO “SAUTRELA” SAIOAN
Festa aldameneko gelan izenburua du Mariasun Landak (Errenteria, Gipuzkoa, 1949) helduentzako idatzi duen lehenengo liburuak. 1969ko urritik 1969ko irailera bitarteko denboraldia hartzen duen autobiografia literarioa da liburua, gaztelaniaz idatzia eta Jesus Lasak euskaratua. Landak liburu horren inguruan eta beste hainbat gaiz hitz egingo du gaur ETB1eko Sautrela literatur saioan (14:40). Astelehenean gauerdian errepikatuko dute programa. Atal berean, idazlearen irudiaren inguruko erreportajea emango dute. Honako galdera honi erantzuten saiatuko dira: Nola agertzen dira idazleak hedabideetan?.
Datorren astean Sautrela-n Fernando Rey itzultzailea gonbidatuko dute. Euskadi literatur saria jaso berri du Reyk, Antonio Tabucchiren Sostiene Pereira eleberriaren itzulpenarengatik. Bestalde, Monika Etxebarriarekin batera Orhan Pamuk turkiarraren Kar eleberri politikoa euskaratu du. Programa berean, erail dituzten idazleen inguruko erreportajea prestatuko dute Jon Benito eta Xabier Gantzarain saioko gidoilariek.
Bi aste barru, berriz, aste honetan Durangoko Azokan grabatu duten erreportajea ikusi ahal izango da. Uxue Alberdi eta Beñat Sarasola idazle hasiberriekin batera joan dira Durangora. Gazteagoak zirenean irakurle moduan azoka nola ikusten zuten eta orain idazle direla zer iritzi duten azalduko dute. Aulki bat elurretan narrazio liburua argitaratu du Alberdik, eta Kaxa huts bat poesia liburua Sarasolak. Saio berean Rafael Chirbes idazlea elkarrizketatuko dute, Crematorio eleberriaren harira.

IPUINEN MUNDUAN MURGILTZEKO AUKERA HUARTE ZENTROAN
Ipuin kontalariak eta ilustratzaileak elkartuko dira Huarte Zentroan, Letra txikia izeneko ekimenean. Antolatzaileek 600 ipuinetik gora bildu dituzte 5 eta 11 urte bitarteko haurrentzako. Haurrei istorioak nola kontatu eta ipuinetarako zein marrazki egin erakutsiko diete ilustratzaile eta ipuin kontalariek.
TXIKIENAK, LIBURU ERRALDOIEN EGILE SAIATUAK
Haur literatura aretora sartzea garesti dago azokan, sarrera musu truk izan arren. Umeak jo eta su ibili ziren atzo gurasoek kanpoan itxaroten zuten bitartean. Liburu erraldoi bat egiteko lana zuten, lan atsegina txikienen aurpegi alaiak kontuan hartuta. Eguneko marrazki guztiak bateratu eta neurri handiko liburu batean bildu zituzten. Alboan beste liburu bat dute Haur Literatura aretoan. Aurreko egunetan Durangoko eta Zornotzako eskoletako umeek idatzitako ipuinekin egindakoa da hori. Aretoa zaintzen duten begiraleek galtzak bete lan izan zuten gaztetxoen zaletasuna suspertzen.
IPUINAK IRAKURTZEN ETA KONTATZEN
Lehenik eta behin mintzatuko gara nola gizakiak betidanik izan duen kontakizunak kontatzeko beharra. Eta gaur egun ere nola duen (dugun) behar ezinbestekoa. Izan ere, gaur egun kontuak partekatzen jarraitzen dugu. Batzuk, agian, ez dira izango oso literarioak, baina gure kontuak aireratu behar ditugu lagunekin, kafearen aitzakian, edota janari baten bueltan: elkarren arteko bizipozak, emozio tristeko pasadizoak, emozio gozoko albisteak... geure bizitzari zentzua aurkitu nahian edo. Istorioen bitartez, nolabait, geure burua ordenatzen baitugu, geure nortasuna garatzen, eta geure identifikazioa lortzen. Garai batean suaren ondoan partekatzen genituen gure kontakizunak; gaur egunean, berriz, edozein lekutan --partekatzen ditugunean, behintzat--: dendan, autoan, ile-apaindegian, lantokian... edo Interneten. Kontakizuna izan daiteke literarioa, baina izan daiteke ez-literarioa ere. Pertsonok, pertsona garenez, kontuak behar baititugu, kontuak behar baititugu geure existentzia elikatzeko. Mundua interpretatzeko ezinbesteko adierazpide kulturala delako, eta etorkizunean ere, nahiz eta robotez inguratuta egon, kontuak kontatzen eta partekatzen jarraituko dugu.
Eta zein eratako kontakizunak parteka ditzakegu? Bada, mitoak, elezaharrak, alegiak, ipuin klasikoak, albumak...; baina baita pasadizoak, kontakizun autobiografikoak eta norberak asmatutako kontakizunak ere. Bai, norberak asmatutako kontakizunak! Horregatik, norberak asmatzeko kontakizunak ere landuko ditugu. Landu ez ezik, asmatu ere bai. Haur txikiek testuinguru hurbilak behar baitituzte, eta, askotan, kontakizunek darabilten ingurunea oso urrutikoa --arrotza ez esateagatik-- gertatzen denez, sortu egin behar izaten ditugu kontakizunak, eta haurraren testuingurura egokitu.
Baina nola konta daitezke ipuinak? Hainbat modu daude, baina ikastaroan hiru era aztertuko ditugu. Lehena, irakurketa ozena --askotan, kontatu baino gehiago irakurri egiten baitugu--. Horretarako, hainbat testu erabiliz, saiatuko gara esperimentatzen ea nola irakurtzen dugun jendearen aurrean, zein den gure estrategia, nola sortzen dugun komunikazioa eta abar.
Bigarrena, kontaketa irudiez baliatua. Horretarako, hainbat irudi aukeratu ondoren, saiatuko gara erantzuten ea interes estetikorik sortzen ote duten, ikusgarriak al diren, komunikazioaren onerako ote diren eta abar.
Eta hirugarrena, kontaketa hutsa. Horren bitartez, aztertuko dugu ea nola erabiltzen dugun hizkuntza. Gure “zaharrek” zer eratako moldeak zituzten ipuinak kontatzeko. Elipsiaren indarra, ahozko kontaketaren estilistika, isiltasunaren garrantzia, erritmoaren zentzua. Nola erabiltzen ditugun begiak, keinuak eta imintzioak. Nola erabiltzen dugun ahotsa. Nola sortzen dugun espazio errituala. Nola aukeratzen ditugun ipuinak. Zein den kontalariaren jarrera. Naturala izatearekin aski ote den. Haur txikiei edota haur handiei edo helduei kontatzea desberdina ote den. Bitartekoak nola erabil ditzakegun. Aukeratzen dugun espazioak zer baldintza behar dituen. Edozein memento ote den egokia ipuinak kontatzeko. Ipuinak kontatzen ari garenean zer irudikatzen dugun. Nola hartzen dugun arnasa. Zer partekatzen dugun entzuleekin. Zer den magia, zer umorea eta zer konfiantza. Afektua bilatzen ote dugun, edota efektua. Emoziorik partekatzen ote dugun eta abar.

UMEEKIN PARTEKATZEKO MUSIKA ETA IPUINAK JASO DITUZTE “TXILIPRISTIN”-EN
Haur kanta eta ipuin sorta aurkeztu zuten atzo Donostian Juan Carlos Irizar musikagileak, Toti Martinez de Lezea idazleak eta Ana Centeno eta Mertxe Merino andereñoek. Bi urteko lanaren ondorio da «Txilipristin" izenburupean kaleratu duten obra. Etxean eta ikastetxean erabiltzeko materiala da. Besteren artean, Aita Donostia eta Resurrecion Maria Azkue egileek utzitako ondarea berreskuratu du, doinu eta luma berrien alboan.
Juan Carlos Irizarren, Ana Centenoren eta Mertxe Merinoren ekimena da ``Txilipristin''. Irizar aita denez, eta andereño biak hezitzaile direnez, umeekin jarduteko material berrien beharra sumatu izan dute, eta horri erantzuteko asmoarekin ekin zioten proiektu horri.
«Guraso izanik, banuen, bada, halako proiektu batean inplikatzeko gogoa. Banekien andereño hauek umeekin aritzeko material gehiagoren beharra zutela eta prest zeudela horren alde lanean jarduteko. Elkartu ginen eta ideia hau suertatu zen», azaldu dio Irizarrek GARAri.
Duela bi urte jarri ziren martxan. Emaitza 31 abesti biltzen dituen diskoa eta Jon Joseba Aizpuruak idatziriko ipuin sorta dira. CD eta ipuinak batu eta liburu itxurarekin merkaturatu dute. Haurren hizkerara hurbildu dira, eta Urola Kostan erabiltzen duten hitz bat hautatu dute izenbururako: txilipristin. «Txikiekin gozatzeko pentsatua dagoenez, egokia iruditu zitzaigun hitz hau gure lanaren izenbururako», adierazi du.
CDak lau atal ditu: jolasteko kantak, jaten laguntzekoak, lotarakoak eta herriko abestiak. Ana Centeno eta Mertxe Merino arduratu dira dokumentazioaz eta entzuten diren piezen hautaketaz. Azterketa sakona egin dute, Aita Donostia eta Resurreccion Maria Azkue egileek utzitako ondarea kontuan hartuta. «Haiek egin zutena ahaztu ez dadin nahi dugu, umeen artean ezagutzera eman, gaurko umeek ez dutelako haien berri. Gure kultura aberasten jarraitzeko modu bat da», esan du Irizarrek.
Pieza horiek berritzea, moldaketak egitea eta jatorrizko musika sortzea izan da musikagile gipuzkoarraren lana. «Baziren erritmo ezagun zenbait, EuskalHerriko jakintzatik hartuak asko, musikarik gabekoak; horiei musika jarri diet», azaldu du.
Haurrak kontuan hartuta sortutako doinuak dira, erraz eta laburrak, xume eta alaiak.
Hainbat abesti haurrek abestu dituzte, bakarlari gisa edo helduekin batera.
Martinez de Lezearekin
Pieza bakoitzaren jatorria modu argian adierazita dago. Gainera, Toti Martinez de Lezea idazleak sarrera bat egin dio atal bakoitzari; alegia, jolasteko, jaten laguntzeko, lotarako edo herri abestiak zeintzuk diren azaltzen du egile arabarrak. Disko-liburuaren aitzinsolasa ere Toti Martinez de Lezeak berak sinatzen du.
Jon Joseba Aizpuruak, bestetik, umeei kontatzeko istorio laburrak idatzi ditu. Disko-liburu horretarako espresuki egindakoak dira 29 ipuinak.
Gurasoek umeei kontatzeko istorioak dira. 0 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendutakoak. Zaharrenek, 6 eta 10 urtekoek, irakurtzeko moduko testuak aurkituko dituzte Aizpuruaren proposamenean.
``Txilipristin'' ilustrazio biziz atonduta dator. Umeek berek egindakoak dira irudiak. «Urte batetik 10 urtetara bitartekoek marraztutakoak dira; kolore handiko lanak dira», azaldu du. Nagusiek gaiarekin lotutako margoak sortu dituzte.
Irizar oso gustura lotu zaio lan horri, eta badu buruan antzeko beste proiektu bat.

HAURREI ZUZENDUTAKO HIRU LIBURU KALERATU DITU ELKARREK, BI IPUINAK ETA POEMA LIBURUA BESTEA
Elkar argitaletxeak Xaguxar bildumaren baitan haurrentzako hiru liburu kaleratu ditu: Joxantonio Ormazabalen «Ilunorduak eta argilaurdenak», Xabier Mendigurenen «Miss Txatarra» eta Katixa Agirreren «Paularen seigarren atzamarra». Lehena 12 urtetik gorako umeei dago zuzendua, eta gainontzeko biak 10 urtetik gorakoei.
Katixa Agirreren liburuak Paula izeneko haur baten gorabeherak biltzen ditu. Paulak seigarren atzamar bat du eskuetako batean, besteek pentsatzen dutena ezagutzeko aukera ematen dio atzamarrak, hain zuzen. Desberdina da hortaz Paula, baina harro dago.
Agirreren lana «Ni ez naiz normala» esaldiarekin hasten bada, Xabier Mendigurenen lana «Ni ez naiz señorita bat»ekin hasten da, «giro gordinago» batean murgilduko garen seinale. «Historia bat beti ideia edo irudi batetik sortzen da, eta nik neskatila bat ingurune maskulino batean kokatu nahi nuen», esan zuen Mendigurenek. Ingurune maskulino hori, txatartegi bat da, «zikinkeriaren» zantzua era baduena, eta neskatilaren aita gainera heavy-a da eta hau gutxi balitz, moteroa. Katixak ez du amarik, baina ipuinean zehar honen gaineko informazioa biltzen joango da.
Hiru liburuetatik azkena, «Ilunorduak eta argilaurdenak», poesia liburua da. Bi urtetako lana da Joxantonio Ormazabalek esan zuenaren arabera, eta bereziki umeei zuzendua badago ere, helduek ere gustuko izan dezakete. «Bizitzari eta neure buruari begiratu diot, hausnarketa moduko bat da», esan zuen egileak.
Ipuinetako marrazkiak Patxi Gallegok egin ditu eta poesia liburuetakoak berriz Elena Odriozolak. Egile guztiak oso kontentu azaldu ziren ilustrazioekin.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)